Alemanian egingo diren ekimenak aurkeztu dituzte gaur, erraldoiak eta afizionatuentzako bilera puntu bat besteak beste
Gasteizek, Arabako lurralde historikoak eta Euskadik dituzten ahalmenak erakutsi ahal izango dituzte Berlinen Euroligako Final Fourra asteburu honetan jokoan dagoen bitartean, Eusko Jaularitzak, Arabako Foru Aldundiak eta Vitoria-Gasteizko udalak Saski Baskoniarekin sinatu duten akordioaren ostean. Arabako hiriburua eta, honi esker Euskadi, goratzeko aukera ezin hobea izango da, Laboral Kutxaren agerpena aprobetxatuz.
Akordioak zenbait ekimen hauspotzen ditu, besteak beste erraldoien agerpena Berlineko kaleetan zehar eta erakundeen dultzaineroen kontzertua Green kamisetak jantzita dituztelarik. Kamiseta hauetan Vitoria-Gasteiz, ‘Visit Araba-Álava’ eta Basque Country ikusi daiteke, duela hamar urte Pragako Final Fourrean gertatu bezala.
Laboral Kutxa Baskoniako jokalariek kamiseta bereizgarriak erabiliko dituzte torneoan zehar eta berotze ariketetan. Bertan Basque Countryren logoa ikusiko da Euskadiren irudi bezala, kulturalki, baloreengatik eta paisaia, gastronomia eta pertsonengatik oso ondo baloratutako leku bezala. Zaleek, bestalde, egunerako sortutako ‘Visit Araba-Álava’ leloa izango dute kamisetan, Arabako lurraldea bultzatuz. Baskoniaren jarraitzaileek kolorez beteko dituzte Berlineko kaleak, berriz ere taldearen eta lurraldearen enbaxadore onenak izanik.
Era berean Arabak bilera puntu bat jarriko du martxan zaleentzat eta haraino hurbilduko diren agintarientzat. Bertan Final Four Berlín ‘16ren photocall ofiziala jarriko da, hor elkartuko diren Baskoniaren jarraitzaileak eta beste taldeen jarraitzaileak ere argazkiak atera eta sare sozialetan erdibanatzeko. Horretarako bi hashtag izango dira, #AlavaINBerlin eta klubaren #WhyNotBaskonia.
Bihartik aurrea gainera Baskoniaren web orrian microsite berri bat ere egongo da. Bertan interesatuek Berlini buruzko informazio interesgarria aurkitu ahal izango dute, Alemaniako hiriburuan pasatzen duten denbora ahalik eta hobeen izan dadin.
Pantaila erraldoia Medizorrozan
Vitoria-Gasteizek ere guztia emango du bere taldearekin. Eta Berlinera joatea ezinezkoa izango duten jarraitzaileek, Final Fourra familiarekin eta lagunekin jarraitu ahal izango dute Fina, Mendizorrotzako polikiroldegian jarriko den telebista pantaila erraldoiari esker. Zuzenean ikusiko da Laboral Kutxa Baskonia eta Fenerbahceren arteko partida eta talde gasteiztarra finalera heltzen bada, partidu hori ere bertan ikusi ahal izango da. Sarrera dohainik izango da 3.000 pertsonak bete arte eta jaia itzela izango dela seguru dago Dancing Team CIARSA Baskonia, Aker eta dj baten presentzia ziurtatuta baitago.