Fitxaketa baskonistak Baskoniarekin Euroleague jokatzeko duen aukera ezin hobea aprobetxatu nahi du.
“Oso jokalari fisikoa da eta intentsitatea eta errebotea aportatu diezaioke taldeari”. Horrela definitu du Felix Fernandez kirol zuzendariak Darko Planinic pibota. Kirol Beten Gasteizko egoitzan ospatu da Laboral Kutxaren azken fitxaketaren aurkezpen ofiziala.
Darko Planinicek 6 zenbakia jantziko du eta bere ehuneko ehuna eskaintzeko intentzioz fitxatu du Baskoniagatik. “Entrenatzaileak eskatzen didana egingo dut. Baloi guztiak borrokatuko ditut, ehuneko ehuna emango dut beti eta partidu guztiak irabazten saiatuko naiz”, adierazi du.
Laboral Kutxa Baskonian jokatzea “aukera ezin hobea” da jokalari kroaziarrarentzat. “Nahiz eta beste aukera batzuk izan, Baskoniaren eskaintza jaso nuenenean ez nuen bi aldiz pentsatu. Euroleaguea berriz jokatzea izugarri izango da”, onartu du. “Klub handia da niretzat, Euroleaguea kluba hain zuzen. Gainera, entrenatzailea kroaziarra da ere. Zalantzarik gabe, Gasteizera etorri nahi nuen”.
Perasovic ezagutzea oso garrantzitsua da. “Hizkuntza berdina hitz egiten dugu eta oso entrenatzaile ona da. Entrenatzaileak behar duena egingo dut eta kantxan ahalik eta hoberen jokatzen saiatuko naiz”. Honetaz gain, talde on bat aurkitu duela onartu du Planinicek, “taldea oso ondo ari da entrenatzen”.
[flickr_set id=”72157658106810366″]