Hurrengo hiru urtez, entitate baskonistaren apustu-etxe ofiziala izango da KIROLBET
Gasteiz, 2015ko uztailak 29. Sinatutako akordioaren bitartez, KIROLBET Baskoniaren babesle ofiziala izango da hiru urtez. KIROL Taldea merkaturatu duen enpresa euskalduna entitate baskonistaren apustu-etxe ofiziala izango da 2018arte.
Laboral Kutxaren Endesa Ligako lehen ekipazioan presente egongo da KIROLBET, praketan alegia. Gainera, Buesa Arenako, www.baskonia.com-eko, sare sozialetako eta Baskonia App-eko aktibo publizitarioetan egongo da presente. Gauzak horrela, KIROLBET-ek bere marka, zerbitzuak eta kanpainak promozionatzeko aukera izango du.
Emozioa, entretenimendua eta dibertsioa dira kirol apustuekin erlazionatutako sentimenduetako batzuk. Sentimendu hauek harreman zuzena dute Saski Baskoniak eskaintzen duen espektakuluarekin; beti ere kirolaren zintzotasuna eta iruzurraren prebentzioa oinarri.
KIROLBET 2008an hasi zen jarduten Euskal Autonomia Erkidegoan. Gaur egun, Euskadin, Nafarroan, Galizian, Errioxan, Katalunian eta Gaztela eta Leonen dago presente. Aurki Kantabrian, Aragoin eta Kanariar Uharteetan hasiko da lanean. Honetaz gain, online zerbitzua eskaintzen du estatu mailan. 160 pertsonek osatutako taldea oinarri, urtean 30 milioi apustu kudeatzen ditu.