Portlandeko basearen berritze automatikoa gauzatu du Saski Baskoniak. Gauzak horrela, Jamesek kamiseta baskonista jantziko du 2015-16 denboraldian.
Saski Baskoniak berritze aukera burutu eta gero, Mike James baskonista izango da urte bete gehiagoz. Portlanden jaiotako baseak kolore baskonistak defendatuko ditu datorren denboraldian.
Abenduan Gasteizera heldu zenetik, Jamesek 27 partidu ofizial jokatu ditu Endesa Ligan (12.9 puntu, 2.9 asistentzia, 2.3 errebote, 11.4ko balorazioa eta 23 minutuko bataz bestekoarekin). Txapelketa europarrean aldiz, base estatubatuarrak 16 neurketa jokatu ditu eta 11.1 puntu, 1.9 asistentzia, 2.4 errebote eta 19 minutu jokatu ditu bataz beste.
Datorren urtean, jarraitzaile baskonistek base elektriko eta potente honen abileziaz eta mate sinesgaitzez disfrutatzen jarraituko dute.