Klubaren bi kapital zabalkuntzetan -1992 eta 2014- parte hartu duten akziodunen afariari buruz berri emateko plazerra dugu.
Hurrengo hiru daten artean aukeratu dezakezu: uztailak 13 astelehena, 14 asteartea edo 15 asteazkena. Deialdi bakoitzean, gehienez 200 akziodun bertaratu litezke. Hainbat produktu gastronomiko probatzeaz eta baskonista ugarirekin afaltzeko aukera izateaz gain, akziodun bakoitzak oroitzapenezko intsignia bat jasoko du BAKH-era heltzean.
Gauzak horrela, aukeratutako data edozein izanik, bertaratzea uztailak 7a baino lehen konfirmatu behar da Baskonia-Alaves Dendan (General Alava, 1), 902139191 telefonoan edo aclientes@baskonia.com posta elektronikoan.