Zurbanoko pabilioian festa eta merendola bat ospatuz eman du bukatutzat denboraldia ONE TEAM Baskoniak.
Atzo, emozioz beteriko denboraldiari amaiera eman zioten ONE TEAM proiektua osatzen duten 14 gazteek. Gizarte-bazterketa arriskuan dauden kolektiboentzat bideratuta, saskibaloia erreminta integratzaile bezala erabiltzen duen proiektu baskonista urtez urte hazten doa.
Oso jardunaldi berezia izan zen Samuel, Awesome, Godson, Orobosa, Joseph, Purity, Blessing, Choice, Egho, Ivea, Erhum eta Emmanuelentzat. Alvaro entrenatzailearekin batera, Buesa Arena bisitatzeko aukera izan zuten.
Jokalariek partidu egunetan egin ohi duten bezala, gazteek zona mistotik sartzeko aukera izan zuten. Bertan, Akerrek hainbat postal banatu zizkien eta haiekin jokatu zuen. Ondoren, aldageletako pasilloetako mural handian, gazteek haien enbaxadorea den Ilimane Diop eta beste hainbat jokalari ezagutu zituzten.
ONE TEAMeko kideek aldageletan sartzeko eta lehen taldeko jokalarien sentsazio berdina bizitzeko aukera izan zuten.
Ondoren, ibilbide bat egin zuten pabilioitik zehar. Vip guneak, Trofeo gela, eta prentsa aretoa bisitatu zituzten besteak beste. Gainera, Alvaro entrenatzaileak sorpresa bat zien prestatuta prentsa aretoan. Urtean zehar entrenamenduetan ateratako argazkiz beteriko bideo bat proiektatu zien bertan eta, noski, gazteek primeran pasatu zuten.
Behin ibilbidea bukatuta, gazteek merendola batekin eman zioten amaiera urteari. Azkenik, gazteek 5+11 Fundazioko partaide diploma jaso zuten.
Datorren denboraldia berrikuntzez eta zorionez beteta etortzea espero dugu.
[flickr_set id=”72157654648869465″]