Teknikari baskonista atzo arratsaldean heldu zen hiriburu arabarrera eta, zortzi urte ondoren, gaurkoan Buesa Arena zapaldu du lehen entrenatzaile bezala.
Velimir Perasovic Gasteizen da eta Klubarekin zein kolaboratzaileekin lehen kontaktu bat mantendu du datorren denboraldiari begira. Zalantzarik gabe, ikono baskonista bat itzuli da etxera. Gasteiztarrok asko maite dugun gizon batek hartuko du aulki baskonistaren ardura. Atzo, arratsaldeko 19.30tan heldu zen ‘Peras’ hiriburu arabarrera. Bidai luzeaz deskantsatzeko intentzioz, entrenatzaile kroaziarra hotelera joan zen zuzenean. Gaur goizean aldiz, Perasovicek Buesa Arena zapaldu du lehen entrenatzaile bezala -jada zortzi urte pasa dira Baskonia lehen entrenatzaile bezala hartu zuenetik-.
Entrenatzaile baskonista bezala bere lehen hitzak adierazi baino lehen, Perasovic bere kolaboratzaileekin batzartu da. Gogo handiz dago eta bere itzulerak hirian ilusioa piztu dezan nahi du. Perasovicek beti gorde du Gasteizko afizioa bere bihotzean.
Ongi etorri. Baskoniara itzultzeak zer sentiarazten dizu?
Zortzi urte pasa dira bertan entrenatzaile izan nintzenetik. Denbora oso azkar pasatu zait eta munduko bazter asko arakatu ditut; baina egia esan Gasteizera itzultzea etxera itzultzea da niretzat. Beti jakin dute itzultzeko prest nengoela.
“La verdad es que esto es como volver a casa”
Belaunaldi askorentzat ikono baskonista bat zara. Oroitzapen polit ugari…
Hogei urte pasa direla kontuan izanik, batez ere gurasoek gogoratzen dituzte garai haiek. Lausannen lehen Rekopa Olimpiaren aurka galdu eta gero, gure zain hainbeste jende zegoela ikustea izugarria izan zen. Kluba oso bizkor hazi zen eta arrakastak oso goiz heldu ziren. Bi hamarkada zoragarri izan dira. Kluba izugarri hasi da eta lehen garaipen haiek oso bitxiak dira guztiontzat.
Entrenatzaile bezala ere hainbat momentu polit bizi zenituen. Horra hor, “OAKAZO” deiturikoa…
Errege Kopa irabazi genuen eta, batez ere, Final Four-era sailkatu gintuen partidu hura izugarria izan zen. Aurkariaren maila itzelezkoa zen eta inork ez zuen etxetik kanpo garaipen hura lortuko genuenik espero.
Zer da Baskonia Velimir Perasovicentzat?
Baskoniak asko eman dit. Ezin dezaket esan Jugoplastikak baino gehiago eman didanik, baina maila berean behintzat. Lau urtez izan nintzen jokalari eta bi urtez entrenatzaile. Beraz, hirugarren aldiz nator Baskoniara eta, zalantzarik gabe, niretzat Klub bat baino gehiago da.
Zortzi urte ondoren, bigarren etapa entrenatzaile bezala.
Hamarkada bat baino gehiago daramat jada entrenatzaile. Esperientzia gehiago dut eta lana ondo egingo dudan segurtasunaz egiten diet aurre erronka berriei.
Zer identitate bilatzen du Baskonia berriak?
Baskonia beti izan da talde borrokalaria, karakter eta dinamismo handiko taldea. Bidea hau da, azken finean hauek izan behar baitira taldearen ezaugarri nagusiak.
“Baskonia me ha dado mucho y para mí es más que un Club”
Hiria eta afizioa oso ondo ezagutzen dituzu. Saskibaloia arnasten da.
Saskibaloia beti izan da kirol nagusia hirian eta lortutako arrakastak ez dira hain erraz ahazten. Urte txarrak izan arren, Klubak beti izango du joera txapelduna.
Afizioarentzat mezu bat.
Haiekin itzultzeko, lan egiteko eta bizitzeko irrikan nagoela. Arrakasta asko lortzea eta afizioari poz handiak ematea espero dut. Nire esku daukadan guztia emango dut haiek pozik egon daitezen.
Pabilioia eta BAKH kirol hiria bisitatu ondoren, entrenatzaile berriak hainbat batzar izan ditu datorren denboraldia diseinatzeko helburuaz. Kroaziar selekzioko hautatzaile bezala dituen ardurei aurre egiteko, Perasovicek Gasteiz utzi beharko du bihar. Dena dela, teknikari berriak Baskonia berrian lan egiten jarraituko du buru-belarri.