Cash back (diru itzultzea) zerbitzuarekin sinatutako akordioari esker, jarraitzaile baskonistek deskontu garrantzitsuak izango dituzte internet bidezko erosketetan.
Gasteiz, 2015ko otsailak 06. Trig Laboral Kutxa Baskoniaren babesle berria bihurtu da 2017rarte. Akordioa Laboral Kutxarekin eta Deportivo Alavesekin sinatu da eta, epe luzeko adosmen honen bitartez, zale baskonistek eta alavesisitek deskontu garrantzitsuak izango dituzte internet bidezko erosketetan (enpresa nordikoaren enpresa-kideetan). Munduko milaka dendetan erosketak egitean diru itzultzeak ahalbidetzen dituen doaneko zerbitzua da Trig Money.
Trigek Laboral Kutxa Baskoniaren ekipazio ofizialetan presente egongo da, Euroleagueko kamisetaren atzekaldean eta Endesa Ligako praketan hain zuzen. Gainera, espazio publizitario erreserbatuak izango ditu Buesa Arenako prentsa aretoan eta pistan. Gasteizen jokatutako partiduetan led time-a izango du baita ere. Gauzak horrela, entitate baskonistaren babesle garrantzitsuenetako baten bihurtu da Trig.
www.baskonia.com webgunean erabiltzaile baskonistek plug-ina deskargatzeko lotura zuzena izango dute . Plug-in honen bitartez jarraitzaileek deskontu garrantzitsuak izango dituzte internet bidezko erosketetan. Prozesua oso sinplea da; zerbitzuan izena eman bezain pronto erabiltzaileek bi euro izango dituzte erabilgarri hurrengo erosketetan gastatzeko. Itzultzeak automatikoki aktibatzen dirahttp://trigurl.com/baskonia -tik. Milaka moda, elektronika, bidai edo kirol denda daude erabilgarri Trigen.
Suedian sortutako enpresak internet salmentak burutzen dituzten milaka enpresa-kide ditu mundu osoan. Beraz, milaka produktu desberdin eskaintzen ditu. Gainera, Trig Moneyk bezero fidelizazioa eta salmenten areagotzea eskaintzen die enpresei. Aplikazioa erabiltzen duten erabiltzaileek aldiz, erositako produktuaren araberako diru itzultze bat jasoko dute. Enpresak WhatsApp, Instagram, telebista plataforma eta sare sozial propioa garatu du. Azken hau laster irtengo da merkatura.
Trigek apustu garrantzitsua egin du kirolean. Laboral Kutxa eta Deporivo Alavesez gain, enpresa suediarrak Cultural Leonesa, Conquense edo Marbella FC babesten ditu. Kirolaren bitartez oihartzun handia eta hazkunde garrantzitsua izatea da helburua.
Hurrengo egunetan aurkeztuko dira akordioaren detaileak publikoki. Aurkezpen honetan jarraitzaileek izango dituzten benefizioak azalduko dira.