Hurrengo abenduak 22an zabalduko da Gabonetako PIN-a. Aurten karakter solidarioa izango du PIN-ak eta jokoak, tailerrak edo atrakzio ludikoak bezalako hogei bat aktibitate jorratuko dira.
Gabonekin batera hemen da Gasteizko PIN-a. Hain bereziak diren egun hauetan, 5+11 Fundazioak 2 eta 14 urte arteko umeentzat bideratutako plan erakargarria eskaintzen du. Umeek esperientzia ahaztezina bizi dezaten, atrakzioak, puzgarriak, zientzia, bideojokoak, tailerrak, eskulanak eta dibertsio handia egongo da edonon.
Gabonetako PIN-a Bakh-en izango da abenduak 22tik urtarrilak 4rarte (abenduak 24an goizez solik. Abenduak 25 eta 31an eta urriak 1an aldiz, itxita egongo da). Parkean aktibitate ugari burutuko dira eta pertsonal kualifikatua eta elebiduna egongo da monitore gisa.
Prezioak mantenduko dira
PIN-a goizeko 10.00tik 14.00ra eta 16.00tik 20.00ra egongo da zabalik. Aurten prezioak mantendu egin dira, berriro ere 5 eurokoak izanik. Sarbide eskumuturrekoa sesio bakarrean izango da erabilgarri (goiz edo arratsalde baterako izango da). Sesio bakoitzak kolore konkretu bat izango du.
Kontuan izateko…
PIN-eko sarrerak BAKH-eko hallean egongo dira salgai eta sarrera atea kirol hiriko polikiroldegian egongo da. Umeen gurasoak edo zaintzaileak ezin izango dira barrutira sartu, baina harmailetan itxaroteko aukera izango dute.
PIN-eko erabiltzaileak BAKH-etik Buesa Arenako kupulara bidaia egiten duen txu-txu trenean muntatu daitezke. Azken itzuliak 13.55etan eta 19.55etan izango dira.
Klausura jaia
2014ko PIN-ean parte hartzen duten ume guztiek urtarrilak 5an 12.00tik aurrera Buesa Arenan ospatuko den klausura jaiaz disfrutatzeko aukera izango dute. Bertan Plis-Plas konpainiak bere “Chiquillada” espektakulua aurkeztuko du. Esan bezala, PIN-eko erabiltzaileek dohain izango dute sarrera eta publiko orokorrarentzat aldiz, sarrerak 3 eurokoak izango dira.
PIN solidarioa
2014ko PIN-ak karakter solidarioa izango du aurten. Sarreren salmentan ateratako fondoen parte bat Gizarterako elkartearentzat joango da -birgizarteratze sozial eta pertsonalean 25 urte baino gehiago daramatzan asoziazio gasteiztarra-. Gizarterakok eta 5+11 Fundazioak bi denboraldi daramatzate elkarlanean One Team Baskonia proiektuan. Proiektu honetan saskibaloia erreminta integratzaile bezala erabiltzen da gizarte bazterketa arriskuan dauden kolektiboetan.
Pailazoak eta saskibaloia
Dibertsioz beteriko hamaika egun hauei amaiera emateko Saski Baskoniak promozio esklusibo bat atera du urtarrilak 4an Laboral Kutxa Baskoniaren eta Movistar Estudiantesen arteko neurketari begira. Umeei bideratutako promozio honetan, Txirri Mirri ta Txiribiton pailazoak (euskaraz) eta ACB saskibaloi onena nahasteko aukera eskaintzen da. PIN-ean parte hartzen duten ume guztiek hurrengo eskaintza berezia jasoko dute:
Nagusientzako sarrera + infantila: 6 euro (IV Nibelean) edo 12 euro (III Nibelean)
Sarrera gehigarriak 4 (IV Nibelean) eta 10 eurora (III Nibelean)