Bizitza osasuntsua eta kirolaren baloreak sustatzeko helburuaz 5+11 Fundazioak egiten duen lana ikusteko aukera eskainiko da Buesa Arenan.
Hurrengo abenduak 28an, Endesa Ligako CB Sevillaren aurkako neurketan hain zuzen, ospatuko da 5+11 Fundazioaren Eguna Buesa Arenan. Baloreen Eskola lelopean, 5+11 Fundazioak bizitza osasuntsu baten sustapenean egiten du lan. Gauzak horrela, fundazioak burutzen dituen ekimenak ikusteko aukera egongo da jai honetan.
Gure futbol eta saskibaloi familientzat bideratutako jai polit baten eszenatoki bihurtuko da pabilioi baskonista. Hutsarteetan burutuko diren aktibitate desberdinez gain (Fundazioaren jarduerarekin lotura izango dute aktibitate guztiek), Laboral Kutxa Baskonia zein Deportivo Alaves Eskolako eta behe mailetako jokalari guztiak egongo dira presente jai honetan. Gauzak horrela, 6 eta 15 urte arteko 900 umek parte hartuko dute jaian eta atsedenaldian familia argazki bat aterako dute.
Gainera, bideo-markagailuan Fundazioaren aktibitate guztiak bideo baten bitartez azalduko dira. Honetaz gain, animazio berezia egongo da partiduan zehar eta, besteak beste, Aker eta Babazorro Buesa Arenan izango dira.
Ikuspegi sozial, kultural eta kirolezko baten bitartez, 5+11 Fundazioak kirolaren baloreen sustapenean egiten du lan. Hori dela eta, gizarte mailan misio bat lortzeko helburuaz, urtean zehar kirolaz haratago doazen aktibitate ugari burutzen ditu. Gizarte konpromisoa da entitateren oinarri garrantzitsuenetako bat. Kolektibo ugarirekin elkarlanean aritzeaz gain, Fundazioa gizartearen balore positiboak indartzen saiatzen da. Kirola erreminta bezala erabiliz, 5+11 Fundazioak babes, difusio eta sentsibilizazio akzioak burutu izan ditu, beti ere oinarrizko eskubideak edo pertsonen integrazioa xede izanik.
Elikagai bilketa
Egun berezi hauetan, 5+11 Fundazioak txarto pasatzen ari diren familiak lagundu nahi izan ditu. Hori dela eta, Gasteizko Elikagai Bankuarekin elkarlanean, Buesa Arenan elikagai bilketa bat burutuko da. 5 eta 11 ateetan, edonork kolaboratu dezake kausa on honengatik.