115 eurogatik, zale baskonistek Ligako zein Europako partidu onenak zuzenean bizitzeko aukera izango dute.
Gasteiz, 2014ko azaroak 28. Laboral Kutxako jarraitzaileek denboraldi erdiko abonua eskuratu dezakete jada. Leihatiletako prezioekin alderatuz, denboraldi erdiko abonuarekin jarraitzaileek Buesa Arenan Ligako zein Europako partiduak prezio merkeago baten disfrutatzeko aukera izango dute. Besteak beste, Real Madril, FC Bartzelona, Valentzia, Cai Zaragoza, Granca edo Joventud bezalako taldeek bisitatuko dute pabilioi gasteiztarra. Denboraldi erdiko abonuan 10 ACB partidu eta Endesa Ligako final-laurdenak daude barne. Gainera, abonuarekin Europako partiduak disfrutatzeko aukera eskaintzen da ere: sailkatu ezkero Euroleagueko TOP 16a edota, sailkatu ezean, Eurocup osoa (7 partidu gehienez).
Familiarren eta lagunen presentzia errazteko helburuaz, Laboral Kutxako abonatuek %20ko deskontua izango dute denboraldi erdiko abonuan. Bestalde, abonatu ohiek %20ko deskontua izango dute bigarren abonutik aurrera.
Helduek 115 eurotatik 575 eurotara eskuratu dezakete denboraldi erdiko abonua. Gazteen abonua aldiz, 80 eurotatik 180 eurotara eskuratu daiteke eta haurren abonuak 40 euroko prezioa izango du. Gauzak horrela, abonatu heldu batek %20ko deskontua izanik, 92 eurogatik eskura dezake denboraldi erdiko abonua.
Gure abonatuek lehentasuna
Gabonak heltzear daude eta Saski Baskoniak abonatuen leialtasuna eskertu nahi du. Hori dela eta, abenduak 9tik urtarrilak 15ra adin nagusiko abonatuek haien oparia Baskonia-Alaves Denda Ofizialean izango dute eskuragarri: 14/15 Denboraldiko Baskonia Ardo Botilaren edizio esklusiboa.
Adin nagusikoak ez diren abonatuek ere haien oparia izango dute. Honetaz gain, abonatu bakoitzak 50€ko opari-txekea jasoko du -denboraldian zehar sarrerak erosteko (Real Madril eta Bartzelona salbuespen) edota denboraldi abonuaren eserlekua hobetzeko-. Opari-txekea ezin daiteke denboraldi erdiko abonuak erosteko erabili.