Estrella Rojaren aurkako partiduaren aurretikoetan, Laboral Kutxako jokalariek Hodei Egiluzen aurpegia eramango duten kamiseta batzuk jantziko dituzte.
Bihar Buesa Arenan jokatuko den Turkish Airlines Euroleagueko bosgarren jardunaldian, Laboral Kutxako jokalariek omenaldi bat egingo diote Hodei Egiluzi. ‘Hodei missing’ lelopean, gazte galdakaotarraren aurpegia eramango duten kamiseta zuri batzuk jantziko dituzte beroketan Laboral Kutxako jokalariek.
Hodei Egiluzek 389 egun daramatza galduta. Galdakaoko ingeniari gaztea 2013ko urriak 18an desagertu zen Amberesen. Egun hartatik aurrera, bere familiak zein lagunek buru-belarri dihardute bere bilaketan. Hodei aurkitzeko helburuaz, denbora honetan ekimen asko gauzatu izan dira.
Espainiar eta belgikar gobernua elkarlanean aritu dira gaztearen bilaketan. Bihar Buesa Arenan burutuko den ekimenak inbestigazioak zabalik jarrai dezan eta kausa honetara baliabide gehiago zuzendu daitezen du helburu. Hodeien hogei bat familiar eta lagun izango dira bertan.