Disfruta ezazu familian: musika zuzenean, Baskoniaren historian murgiltzeko aukera eta taldearen aurkezpen izugarria -NBAko ikuskizunen mailakoa-.
Endesa Ligako lehen partidua jasotzeko prest da Buesa Arena. Laboral Kutxak 21:00tatik aurrera Malagako Unicaja izango du aurrez aurre. Dena den, denboraldi berriaren ongietorri jaia 18:30tan hasiko da.
Menu konpletoa eta askotarikoa izango dugu, adin eta gustu desberdinentzat bideratua. Umeek zinea, puzgarriak, bideojokoak, musika zuzenean eta Baskoniaren historian murgiltzeko aukera izango dute. Taldearen debut-eguna dela ikusita, familia guztiarentzat plan perfektua.
Buesa Arenako ateak 18:30tan zabalduko dira. Gauzak horrela, 18:45tan “Animal Channel” animazio-pelikularen emanaldiarekin hasiko da jaia. Haurrentzako pelikula hau bideo-markagailuan ikusi ahalko da osorik. Ondoren, umeek puzgarriak izango dituzte pabiloiaren IV Nibelean. Hala ere, beste plan bat nahiago dutenentzat espazio ludiko bat zabalduko da II Nibelean. Bertan NBA2K14 bideojokoa egongo da eskuragarri. Joko honen bitartez, umeek 21:00tan jokatuko den Laboral Kutxa-Unicaja partidua jokatzeko aukera izango dute.
Gainera, lehen neurketa honetan Baskonia Ludoteka zabalik egongo da. Hiru eurogatik (abonatuen kasuan dohain) eta 20:00tatik aurrera, gurasoek partiduaz disfrutatzen duten bitartean 0 eta 3 urte arteko umeek primeran pasatuko dute ludotekan.
Animazio infantila 20:00tan bukatuko da. Orduan hasiko dira bi musika talde arabarrek eskainiko dituzten kontzertuak. Partidua hasi aurretik, 12 Dorrean eta 6-7 balkoi-korrituan izango dira kontzertuak.
Baskoniaren historia oso presente egongo da denboraldi berriaren ongietorri jaian. 2014-15 denboraldian talde gasteiztarrak 30 urte beteko ditu ACB-n. Hori dela eta, Buesa Arena museo bilakatuko da egun batez. Baskonista guztiok oroipenean ditugun irudiak, klubak bere 50 urte baino gehiagoko ibilbidean jantzitako ekipazio guztiak, Baskoniaren koloreak defendatu dituzten jokalari guztien argazkiak eta, nola ez, historian zehar irabazitako trofeo guztiak egongo dira ikusgai. Azken hauek II eta IV Nibelean egongo dira.
Noski, oraina ere espektakuluaren parte izango da larunbatean. Jarraitzaileek Baskonia berria ikusteko aukera izango dute. Gainera, partidua hasi aurretik zaleek jokalariekin tamaina errealeko photocall-ean argazkiak ateratzeko aukera izango dute. Photocall-a eraztun zentralean egongo da.
Dibertsioz eta animazioz beteriko eguna Unicajaren aurkako neurketarekin bukatuko da. Denboraldiari argiz, soinuz eta suz beteriko aurkezpenaz emango zaio hasiera. Ilusioz beteriko denboraldi berria izugarrizko ongietorriarekin hasiko da.