Gaztea, anbizio handiko jokalaria eta jaurtitzaile bikaina. Horrelakoa da Davis Bertans, 6.75 metroko marratik partidu baten norabidea aldatu dezakeen gazte letoniarra.
Alfredo Salazarren (Baskoniaren Sekretario Teknikoa) eta taldekideen eskutik, Laboral Kutxako jokalari berriak aurkezten jarraitzen dugu. Aurtengo taldeak kanpoaldetik duen mehatxu nagusia Davis Bertans da. “Oso hiru altua da; hori dela eta, lau bezala jokatu dezake. Jaurtitzaile bikaina da eta jokalari desberdina dela esango nuke” definitu du Alfredo Salazarrek.
“Defentsa lanetan egoera ugari salbatu ditzake eta pibotei arazoak sor diezaieke” adierazi du Sekretario Teknikoak. Baina Bertansen aspektu azpimarragarriena “bere anbizioa da. Oso jokalari gaztea da eta asko dauka ikasteke. Oso pasatzaile trebea da eta gainera, oso ondo ulertzen du jokoa. Aurkariak oso adi egon beharko dira ezin baitzaio bakarrik utzi”.
Bere taldekidea den Fabian Causeur frantziarrak “oso taldekide ona” dela adierazi du eta bere jaurtiketa nabarmendu nahi izan du. “Bi minututan partiduak hausteko duen ahalmena izugarria da. Ez daude bera bezalako jokalari askorik. Kanpotik naturaltasun askorekin jaurtitzen du. Gainera, denetarik egin dezake kantxan. Jaurtitzeaz gain, botatzeko eta defentsarako gaitasun handia du” azaldu digu Causeurrek.