Irailak 27an, Bakh-ek (Baskonia Kirol Hiriak) jokoz, musikaz eta dibertsioz beteriko “Fan Zone” eta “Kids Zone”-a jasoko ditu.
Endesa Superkopa bueltan da berriro. Hori dela eta, irailak 26 eta 27a festa izugarri bat izateko asmoz, prestaketa guztiak martxan daude jada. Gainera, jende guztiak giro ederraz disfrutatzeko aukera izan dezan, Saski Baskoniak arrazoizko prezioak ezarri ditu.
Gauzak horrela, irailak 27an 16:00tik aurrera, Bakh-ek (Baskonia Kirol Hiria) umeentzat bideratutako hainbat aktibitate jasoko ditu. Adrenalinaz beteriko asteburua pasatzeko aukera ezin hobea.
Bakh-en barrualdean, polikiroldegian hain zuzen, puzgarriz beteriko gune ludiko bat izango da. Honetaz gain, Endesa Superkopa sarrera edo abonuarekin batera, Bakh-eko izotz pistara dohain sartzeko aukera eskainiko da.
Bestalde, barrutiaz kanpo, jarraitzaileek saskiz beteriko guneaz disfrutatzeko aukera izango dute. Bertan mota askotariko jokoak eta lehiaketak izango dira. Gainera, sari izugarriak banatuko dira bertan.
Musika eta dibertsioa ez dira Superkopa jaian faltako. Baskonia Kirol Hirira (Bakh) gerturatzen direnek DJ baten musikaz disfrutatzeko aukera izango dute. Hortaz, hirukoen txapelketa eta final handia giro ezin hobean ospatuko dira.