Hurrengo asteazkenean (irailak 24), abonatu baskonistek talde gasteiztarraren entrenamenduaz zuzenean gozatzeko eta Baskonia berria ezagutzeko aukera izango dute.
Datorren irailak 24ean Buesa Arenak bere ateak zabalduko ditu Abonatu Baskonistaren Eguna ospatzeko. Laboral Kutxako abonatuek talde gasteiztarraren entrenamenduaz gozatzeko aukera izango dute. Gauzak horrela, goi mailako talde bat entrenatzen ikusiko dute eta idolo baskonista berriak ezagutuko dituzte.
Ekimen honen bidez, beste behin milaka jarraitzailek Baskonia berriarekiko erakutsitako konpromisoa eta leialtasuna eskertu nahi du Saski Baskoniak. Klubaren aktibo garrantzitsuenarekin -afizioa- gertuago egoteko aukera ezin hobea izango da.
Entrenamendua arratsaldeko 18tan hasiko da. Bertaratzeko asmoa duten abonatuek Buesa Arenako 4 eta 5 ateetan aurkeztu beharko dira 17.30tan. Gainera, umeek arratsalde bikaina pasa dezaten, Aker maskota bertan izango da.
Entrenamendura sartzeko abonatu txartela erakustea beharrezkoa izango da. Abonatuak pertsonalki entrenamendura joaterik ez balu, txartela beste pertsona bati utzi liezaioke. Abonatuek taldearen entrenamenduaz lagunartean gozatu dezaten, abonatu bakoitzak lagun bat eraman dezake berarekin. Dena dela, pabiloira batera sartu beharko dira.