Aurten ere, denboraldiko lehen txapelketa Gasteizen ospatuko da irailak 26 eta 27an. Endesa Superkopa euskal hiriburura bueltatuko da eta ikuspegi nazionaleko lau talde onenak bertan izango dira. FC Bartzelona, Laboral Kutxa Baskonia, Real Madril eta Valentzia izango dira ebentuaren “osagai” onenak.
Ekitaldian hitzaldiak eman dituzten pertsonek hala adierazi dute behin baino gehiagotan. Javier Marotok (Gasteizeko alkatea), Javier de Andresek (Arabako Diputatu Nagusia), Juan Ignacio Motiloak (Eusko Jaurlaritzako Industria eta Energia sailburuordea) eta Francisco Rocak (ACB-ko Presidente Exekutiboa) arabar hiriburuko bi euskarriak “gastronomia eta kirola” direla adierazi dute.
Gainera, aurtengoan Gasteiz da “Hiriburu Gastronomikoa”. Hori dela eta, Patxi Eceiza eta Iñaki Moya sukaldariek burutu dute Superkoparen zozketa. Real Madrilek Valentzia Basket izango du aurkari eta Laboral Kutxa Baskoniak FC Bartzelona. Behin zozketa bukatuta, bertaratuko guztiek argazki bat atera dute trofeoarekin.
Ekitaldia bukatzerakoan, “El Clarete” jatetxe gasteiztarrak egin die harrera autoritate zein kluben ordezkari guztiei; Joan Creus, Josean Querejeta, Emiliano Rodriguez eta Victor Luengo besteak beste. Hirigunetik gertu dagoen jatetxean (Fernandez de Retana anaiek eramaten dute), bertaratukoek osagai bikainekin egindako plater elaboratuak dastatzeko aukera izan dute. Gauzak horrela, Unai eta Patxi Fernandez de Retanaren eskutik, bertaratuko guztiek gastronomia -saskibaloiarekin batera- hiriaren esentzietako bat dela egiaztatu dute.
[flickr_set id=”72157647031444619″]