Saski Baskoniak urte bateko akordio printzipioa lortu du Doron Perkinsekin.
Saski Baskoniak eta Doron Perkins jokalariak urte bateko akordio printzipioa lortu dute. Base estatubatuarraren fitxaketarekin, Laboral Kutxak jokoaren zuzendaritzan beteranotasuna eta muskulua gehitzen du.
Maccabi Tel Aviven eta Olympiacosen jokatu eta gero, Doron Perkinsek (31 urte eta 1.91 metro) esperientzia handia du Euroleaguen. Santa Clarako Unibertsitatean hasi ondoren, base estatubatuarrak Europan jarraitu du bere ibilbide profesionala. Fitxaketa berriak Besiktas turkiarrean jokatu zuen iaz. Eurocupean 9.6 puntu, 6.4 errebote eta 4.8 asistentzia lortu zituen bataz beste. Turkiar ligan aldiz, 11 puntu, 5 asistentzia eta 4 erreboteko bataz bestekoa lortu zuen.