2014 Endesa Superkopako abonu salmenta hasi egin da. Baskonia eta Bakh abonatuek %20ko deskontua izateaz gain, lehentasuna izango dute abonuen erosketan uztailak 22tik uztailak 31ra.
Aurten ere Gasteizen hasiko da 2014/15 denboraldia. Superkoparen 11. edizioa jokoan, irailak 26 eta 27an (asteburua) Endesa Ligako talde onenak Buesa Arenan izango dira. Denboraldiko lehen titulua eskuratzeko helburu bakarraz, Real Madrilek, FC Bartzelonak, Valentzia Basketek eta Laboral Kutxa Baskoniak gogor borrokatuko dute. Superkopak erreperkusio handia du eta mugikortasun fluxu positiboak eragingo ditu hirian.
Harmailetan giro ederra lortzeko asmoz, Saski Baskoniak arrazoizko prezioak ezarri ditu. Besteak beste, umeek 5 eurogatik (abonatuen kasuan 4 euro izango dira) Endesa Superkopaz disfrutatzeko aukera izango dute. Beraz, abonatu infantilek partidu bakoitza -eta hirukoen lehiaketa noski- 1.33 eurogatik ikusi dezakete. Bestalde, 4 eta 14 urte arteko edozein jarraitzailek partidu bakoitza 1.60 eurogatik izango du ikusgai.
Laboral Kutxa Baskoniako abonatuek %20ko deskontua izango dute Superkopa abonuan. Gauzak horrela, prezioak 16 (IV Nibela) eta 40 euro (I Nibela) bitartean egongo dira. Gainera, uztailak 31arte, bazkideek lehentasuna izango dute abonua eskuratzeko unean. Klubak ezin ditzake abonatuei dagozkien eserlekuak erreserbatu, baina dena dela, abonatuek haien ohiko eserlekuan torneoaz disfruta dezaten saiatuko gara.
Abonatuak ez diren helduen kasuan, Superkopa abonuak 20 eta 50 euro bitartean eskura daitezke. Abonuak abuztuak 1ean egongo dira publiko guztientzat eskuragarri. Gainera, abonua abuztuak 31 baino lehenago erosten dutenek %10ko deskontua izango dute.
Saskibaloia familian
Abonu infantilak berez pizgarriak izateaz gain, partiduen aurretikoetan hainbat espazio ludiko egongo dira eskuragarri. Buesa Arena barruan joko eta espektakulu gune bat egongo da. Buesa Arena zaharraren kupulan berriz, haurrentzako puzgarriak, kart-booguiesak, barrakak eta errestaurazio postuak jarriko dira. Gainera, aktibitate paraleloen eskaintza ezin hobea izateko helburuaz, BAKH-eko izotz pista zabalik egongo da. Hala ere, Endesa Superkopa saskibaloi festa izugarri bat izan dadin, Klubak aktibitate gehiago itxi nahi ditu.
Inpaktua hirian
Arabar hiriburura lehen mailako ebentuak eta lehiaketak ekartzeko egiten du lan Saski Baskoniak -honen erakusgarri 2014 Endesa Superkopa-. Mota honetako kirolezko ebentuek ez dute irabazi zuzenik suposatzen antolatzaileengan. Dena dela, oso inpaktu positiboa sortzen dute hirian. Hauen inpaktu mediatikoa kontuan izanda, Gasteizen irudia promozionatzeko aukera ezin hobe bilakatzen dira ebentu hauek. Gainera, ostalaritza bezalako sektoreek irabazi handiak lortuko dituzte saskibaloi festaren etorrerarekin.