Iaz Belgradoko Partizanen jokatu ondoren, hegaleko lituaniarra hiru denboraldiz izango da jokalari baskonista.
Gasteiz, 2014ko uztaiak 19. Laboral Kutxa Baskoniak Davis Bertans fitxatu du hiru urtez. Hiru denboraldiz Belgradoko Partizanen jokatu ondoren, hegaleko lituaniarrak (22 urte eta 2.05m) Baskonian jokatuko du.
Fitxaketa baskonista berriak Lituanian hasi zuen bere ibilbidea. Bi denboraldiz Union Olimpian jokatu zuen eta bertan, Euroleaguen debutatzeko aukera izan zuen. 2011ko Draftean 42. postuan izan zen izendatua eta San Antonio Spursek hautatu zuen. Iaz oso denboraldi ona egin zuen Partizanen (13.4 puntu, 2.4 errebote eta 1.4 asistentzia bataz beste).
Bertans oso jokalari garrantzitsua izan da Lituaniako behe mailako taldeetan. Besteak beste, 2010ko U18 Europar Txapelketan brontzezko domina lortu zuen.