Baskonista ohiak kapital-zabalkuntza babestu du eta “Baskonia naiz” kanpainara batu da.
Luis Scola Saski Baskoniaren akziodun bihurtu da gaur. Azken urteetako ikur baskonistak kluba babestu nahi izan du, gurekin disfrutatu eta ikasitakoa eskertuz. “Oso oroitzapen onak ditut. Momentu itzelak bizi izan ditut bertan, bai kirolezkoak eta bai arlo pertsonalean. Nire bizitzako etapa garrantzitsuenetako bat bizi nuen Gasteizen. 20 urterekin heldu nintzen eta 27rekin joan. Jende izugarria ezagutu nuen eta gainera kirol arloan ederto ibili ginen (tituluak, Final Four-ak, Play Off-ak…). Guzti honek oso berezi egiten du hiri hau niretzat. Beti izango dut bihotzean Gasteiz” aitortu du.
Baskoniaren historia bizia da Luis. Gaur Indiana Pacersen koloreak defenditzen ditu munduko liga onenean, NBA-n. Dena dela, argentinarrak beti izango du Gasteiz presente. Erreferente mundial bihurtu arte hazten eta hazten ikusi zuen hiria. “Baskonia sentitzen naiz. Harrotasunez eta emozioz betetzen nau Baskonia izateak. Eta ez nik hala diodalako, baizik eta klubak eta hiriak berdin deritzotelako”, adierazi du.
Sozietatearen indartze finantzarioa eta etorkizuneko erronkei (klubaren modernizazioa eta kirolezko txapelketetan exijentzia maximoa mantentzea) egoera onean aurre egitea da kapital handitzearen helburua. Leloak dioen bezala “Handi izateko handiekin lehiatu behar da”. “Klubak onenen artera itzultzea du helburu. Egia esan, bere lekura itzultzea, Baskonia beti izan baita talde handia. Amaierararte borrokatzera, handien aurka lehiatzera, goian egotera, tituluak irabaztera eta leku guztietan irudi bikaina uztera ohituta dago Baskonia” azaldu du.
Scolak Baskoniarekin duen harremana 90. hamarkadan hasi zen. Orduan Luisek Alfredo Salazar ezagutu zuen eta “Baskonia zer zen ulertzen hasi nintzen”. Berarentzat “harrotasuna, lehia, borroka, lana, seriotasuna eta profesionaltasuna da Baskonia. Besteentzat beste ezer izan daiteke, baina niretzat oso handia da Baskonia”. “Emozionalki, Klubarekin lotura handia daukat eta hau ez da sekula aldatuko”. Kapital-zabalkuntzan emandako laguntzaz “ahal dudan heinean laguntzeko aukera izan dut. Badakit laguntza txikia dela eta beste hainbat gauza egin ahal izatea gustatuko litzaidake. Baskonia zaleek, langileek eta zuzendariek aurrera ateratzen dute egunez egun”.
Nahiz eta Gasteiztik milaka kilometrotara egon, Luisek taldearen egunerokotasuna jarraitzen du. “Estatu Batuetatik jarraitzen dut taldea. Asko pozten naiz garaipenekin eta porrotekin aldiz, asko sufritzen dut”. “Baskoniaren zaleak Espainiako onenak dira. Ekimen honekin haiek ere parte har dezakete”.
Escucha las declaraciones de Luis Scola