Egungo akzionistek, hilabete batez, lehentasunezko harpidetza eskubidea dute. Behin kapital-zabalkuntza hasita, akziodunek harpidetza lehentasuna BORME-an gauzatu lezakete. Ondoren, harpidetza eskubideaz dagozkien sarrerez aparte akzio gehiago eskuratu nahi dituztenek, bost eguneko epea izango dute. Behin fase hau bukatuta, akzioak akziodun ez direnentzat jarriko dira salgai.
Pasaden ostiralean Buesa Arenan ospatutako Akziodunen Batzorde Orokorrean ontzat eman eta gero, gaur Saski Baskonia SAD-ren Administrazio Kontseiluak 600.000 euroko kapital-zabalkuntza onartu du. Klubak 600.000 euro batzea du helburu, baina kantitate hau gainditu ezkero, ez du harpidetza kopuru honetara mugatu nahi.
Erabaki honen helburua sozietatearen indartze finantzarioa da. Klubak egoera onenean aurre egin nahi die etorkizuneko erronkei: klubaren modernizazioa eta kirol txapelketetan exijentzia maximoa. Gainera, Kontseiluak garrantzi handia eman dio oinarriaren espantsioari eta babes sozialari.
Onartutako kapital-zabalkuntzak 300 eurotan baloratu du akzioa. Prezioa klubaren ondare netoaren arabera kalkulatu da -iazko Batzordean onartu eta ikuskatutako datu finantzarioen arabera, 7.4 miloi eurokoa-. Gaur egun sozietatearen kapitala 24.000 akziok osatzen dute.
Epeak
Egungo akzionistek, hilabete batez (lehen fasea) eta ondoren bost egunez -bigarren fasea-, lehentasunezko harpidetza eskubidea dute. Anuntzioa BORME-an argitaratzean zabalduko da epea (egun batzuk barru. Informatuta egongo zarete).
Bigarren fasea behin bukatuta, edozein pertsonak edo entitatek parte har dezake kapital-zabalkuntzan. Aurrerago, Klubak hirugarren fasearen itxiera-epea finkatuko du.
Lehen egunetik, egungo akzionistek zein akzionista berriek haien akzioak erosi ditzakete. Akzionista berrien kasuan, ordainketa eta “erreserba” egin eta operazioa hirugarren fasearen hasieran gauzatuko litzateke.