Gozatu EuroLeagueko eta Endesa Ligako 16 norgehiagokaz eta bizi girorik onena Buesa Arenan.
Buesa Arena Endesa Ligan asistentzia onena duen pabiloia da, neurketa bakoitzeko 9.535 pertsona batuz. Denboraldiaren erdialdea hurbiltzen ari da eta sasoi erdiko abonamenduak, jarraitzaileak batzen jarraitu nahi du pabiloi urdin-gorrian arratsaldero bizitzen den festara.
Gasteizko klubak sasoi erdiko kanpaina abiatu du, 99€-tik hasita helduen kasuan eta 37€-tik aurrera haurren kasuan, Dusko Ivanovicek zuzentzen duen taldearen 16 neurketez gozatzeko. Turkish Airlines Euroleagueko zazpi hitzordu daude, Olinpiakos, Anadolu Efes eta Fenerbahce bezalako aurkariekin. Gainera, abonuak Endesa Ligako bederatzi partida batzen ditu, horien artean Bartzelonaren bisita, baita ACBko final-laurdenetako balizko lehia bat ere.
Buesa Arena ikuskizunaren epizentroa da eta beste denboraldi batez aldea markatzen ari da, hasierako jardunaldian bezala, 15.504 arima batuz Surne Bilbao Basketen aurkako derbian. Eredu aitzindari batekin, Europa osoan diferentzia markatzen ari diren saskibaloiko, kontzertuetako eta entretenimenduko hitzordu handiek zaleen eskutik jarraitu nahi dute.
Denboraldi erdiko abonamenduari buruzko informazio guztia www.baskonia.com, webgunean kontsulta daiteke. Nahi duenak, abonamendua erosi eta saskibaloirik onenaz gozatzeko aukera izango du Buesa Arenan. Saso erdiko abonua, Araba Jeneralaren kalean kokaturik dagoen Baskonia-Alaves dendan ere lortu ahal izango da.
Hasi 2024. urtea baskoniako familiarekin
Urte berriaren hasierak bi hitzordu handi ekarriko ditu bere lehen egunetan Buesa Arenara. Dusko Ivanovicen gizonek Panathinaikosen aurka neurtuko dituzte indarrak (urtarrilaren 3an, 20: 30ean) eta egun batzuk geroago Real Madrilen aurka jokatuko dute (urtarrilaren 7an, 18: 30ean).