Real Madrilen partidaren inguruko informazio guztia
Gabonetan murgilduta, Cazoo Baskoniak Real Madrilen bisita jasoko du ostegun honetan (19:00). Denboraldian bigarrenez, Buesa Arena leporaino beteko da. Partidaz gain, Carlos Jean, Tayra Taylor eta Dieggiren musika emanaldiek festa kolorea emango diote egun ahaztezin bati.
EKITALDIA, MINUTUZ MINUTU
16:30h: Bakh-en kokaturiko Fan zone-a: DJ, janari eta edariak eta entretenimendua.
17:30h: Buesa Arenako ateen irekiera. Hamabi dorreetatik sartu ahal izango da.
17:35h: Argiztasuna emango duten LED pultserak, publikoaren eserlekuetan kokatuko dira.
18:45h: Real Madrilen aurkezpena.
18:50h: Tayra Taylor abeslari gasteiztarraren emanaldia.
18:55h: Argiz eta soinuz beteriko Baskoniaren aurkezpena.
19:00h: Cazoo Baskonia eta Real Madrilen Euroleagueko partidaren hasiera.
19:45h: UPA Dance seriean murgilduta dagoen Dieggi artistaren emanaldia.
20:45h: DJ Canyn.
21:00h: 6 Grammy Latinora izendatua dagoen Carlos Jeanen emanaldia.
Festa 16.30tatik aurrera jarriko da martxan, Bakh-en kokaturiko Fan Zone-arekin. Bi orduz eta DJ baten musikarekin, edari, janari eta entretenimendua nagusi izango da.
Buesa Arenako ateak 17:30etatik aurrera irekiko dira. Zaleen sarrera guztiz bermatzeko, hamabi dorreak irekiko dira. Norgehiagoka honi begira, Tuvisa zerbitzuak indartu egingo dira zale guztiak pabiloira denboraz iristeko. Denboraldiko lehen partidan gertaturiko moduan, LED pultserek kantxa osoa argiztatuko dute.
Talde zuria aurkeztuta, Tayra Taylor abeslari gasteiztarraren emanaldia iritsiko da, 21 urteko gazteak, lehen aldiz abestuko du Buesa Arenan. Partidaren atsedenaldian bere lehen albumeko abesti batzuk aurkeztuko ditu UPA Dance seriean murgilduta dagoen Dieggik.
Norgehiagoka amaituta eta Carlos Jeanen emanaldiaren aurretik, DJ Canyn-ek musikaz girotuko ditu pabiloiko harmailak. Egun ahaztezinari amaiera emateko, 6 Grammy Latinora izendatua dagoen Carlos Jean artista espainiarraren emanaldia izango da.