Baskonia da Euroleagueko historian neurketa gehien jokatu dituen hirugarren taldea.
Baskoniak 600 neurketa bete zituen europako txapelketa nagusienean Maccabiren aurka. Txapelketa 2000. urtean sortu zenetik, entitate urdin-gorria da norgehiagoka gehien jokatu dituen hirugarren taldea, Bartzelonaren eta Olynpiakosen atzetik.
Txapelketak martxan daramatzan 24 urteetan, Zurbanoko entitateak sendo borrokatu du europako potentzia handienen artean. Saski Baskoniak Gasteiz izena europa osotik eraman du, euskadiko hiriburua 2019an Final Fourreko egoitza izanik. Bi hamarkadaren ondoren, txapelketa osoko bigarren saskiratzailerik nagusiena eta hirugarren talderik baloratuena da Baskonia.
Saski Baskoniak Gasteizen izena 25 herrialdetik eraman du eta 2019an, Euskadiko hiruburuak Final Fourra hartu zuen. Turkish Airlines Euroleagueko 23 urteko historian 330 garaipen lortu ditu talde arabarrak. Baskonia zaleren memorian gelditu diren garaipen handiak: lehena Eliasen eskuaren pabiloian, Oakazoa, Bertansen hiruko izugarria Real Madril mendean hartzeko edo Moskun lortutako 2018-19 denboraldiko play-offetan.
Urte guzti hauetan jokalari handi askok jantzi dute kamiseta urdin-gorria. 193 neurketekin, Ilimane Diop da Saski Baskoniarekin europako norgehiagoka gehien jokatu dituen jokalaria. Atzetik Sergi Vidal, Pablo Prigioni edo Luis Scola bezalako jokalariak ageri dira.
Dusko Ivanovic, egungo Baskoniaren entrenatzailea, ere protagonista izan da azken bi hamarkadetan. Ostiral honetan, abenduak 22, entrenatzaile urdin-gorri bezala 250 neurketa beteko dituen montenegroarra da Turkish Airlines EuroLeaguen talde arabarra gehien zuzendu duen prestatzailea. Lehen eta 600. neurketak Dusko Ivanovicen presentzia izan du.
Mugarri berri bat Saski Baskoniarentzat, Turkish Airlines Euroleagueko bide arrakastatsuan, non lehiaketaren sortzaileetako bat izan ondoren historia egiten jarraitzen du denboraldiz denboraldi.