Ohiko saskibaloi klaseez eta Gamarrako denbora libreaz gain, aurtengoan nobedade bezala, txango bat egingo da Sobroneko Multi-Abentura parkera.
5+11 Fundazioak Udako Kanpusaren edizio berria jarri du martxan. Aurtengoan nobedade eta sorpresa ugari izango dira. Kirolezko aktibitate ludiko hau 5 eta 13 urte arteko umeentzat bideratuta dago eta umeek haien denbora gustuko dituzten gauzak egiten pasa dezaten du helburu.
Goizetan, saskibaloian espezializatutako begiraleek erakutsitakoa praktikan jarriko dute entrenamendu, txapelketa, joko eta partiduetan. Ondoren, Udako Kanpuseko partaideak igeriketa eta joko akuatikoak landuko dituzte Gamarrako instalazioetan. Eguna bikain bukatzeko, joko manualak, jokoak eta tailerrak landuko dira.
Nobedade bezala, aurten txango bat egingo da Sobron Abenturara. Bertan, partaideak piraguan, paddle-an (SUP) eta Abentura Kanpoan ibiliko dira.
5+11 Fundazioaren Kanpusa ekaineko azken astean (lehen txanda) eta uztaileko lehen astean -bigarren txanda- izango da, 9.00tik 17.30ra. Aktibitate guztiak euskaraz eta gazteleraz landuko dira eta hiriko hurrengo gizarte etxeetan gauzatuko da: San Andres, Judimendi, Hegoalde, Ibaiondo eta BAKH.
Prezia 135 eurokoa da -aste bakarra-, baina bi astez izena eman nahi dutenentzat eskaintza berezi bat dago (250 euro). Inskripzioa Baskonia-Alaves Denda Ofizialean, 902 13 91 91 telefonoan eta 5+11 Fundazioaren webgunean (www.fundacion5mas11.org)egin daiteke.