Salmenta arrakastatsua izaten ari da, ordu gutxitan mila lagunetik gora izena eman ondoren
Hurrengo apirilaren 15ean, Araba Distortion Fest-i ateak zabalduko dizkio Buesa Arenak. Punk-rock-eko bost taldek arratsaldeko 17:00etatik goizaldera arte joko dute. Puraposse, Josetxu Piperrak, Kaotiko, Segismundo Toxicomano eta Soziedad Alkoholika emanaldietarako 1000 pertsonek eman dute izena.
Ekitaldiari arratsaldeko 17:00etan emango zaio hasiera eta goizaldera arte iraungo du. Zortzi ordu baino gehiagoko musika eta dibertsioa 24€-tik aurrera gozatu ahal izango da. Ekitaldi osoan zehar hartu daitezkeen edari eta janari guztiak Buesa Arenako tabernetan lortu ahal izango dira.
Ez galdu punk-rock musikaren hitzordu garrantzitsua Buesa Arenan!