Zale andana Pablo Lasok zuzentzen duen Baskoniaren lan saioaz gozatzeko.
Baskoniaren gogoa dago. Hala adierazi dute klubak antolatutako entrenamendu irekira hurbildu diren 4.000 zaleek. Hauek, Pablo Laso entrenatzaile gasteiztarrak zuzendutako lan saioaz gozatu ahal izan dute, jokalari guztiak gertutik ikusiz.
Entrenamenduaren ondoren, etorritako jende guztiarekin txundituta agertu den Pablo Laso batek hartu du hitza. Tadas Sedekerskis kapitaina eta Markus Howard ilusioz eta motibazioz gainezka agertu dira.
Beste behin, Baskoniako familiak erantzun bikaina eman dio bere taldeari. Oraingoan oso jardunaldi berezia bizi izan dute, eta lehen aldiz ikusi dituzte lanean egun gutxi batzuk daramatzan proiektu urdin-gorriaren aurpegi berriak.
Hilabete pasatxoan itzuliko da ofizialki Buesa Arenara Baskonia berria. Hasi da atzerako kontaketa!