Bi txapelketetako liga erregularretan hainbat errekor lortuta, intentsitate handiko denboraldia itxi du Cazoo Baskoniak.
Joan den astean eman zion amaiera denboraldiari talde gasteiztarrak. Arabarrek, zale guztiak eta Zurbanoko pabiloira, bataz beste, etorritako 9.000 jarraitzaileak gozarazi dituzte. Zaleen presentzia nabaria izan da Buesa Arenan eta horrek, etxean lortutako 29 garaipenetan lagundu du.
Turkish Airlines Euroleagueko datuak
18 garaipen eta 16 porroteko balantzearekin, Europako denboraldi zirraragarria sinatu zuten Joan Peñarroyaren gizonek. Lehen 33 jardunalditan zortzi talderik onenen artean kokaturik egon ondoren, azken partidan gelditu ziren hurrengo fasetik kanpo. Liga erregularra puntuen (86,7) eta hiruko saskiraketen (367) lidertzan amaitu zuten arabarrek. Honez gain, asistentzien (19,7) eta balorazioko (97,9) sailkapenean hirugarren amaitu zuten.
Buesa Arenan jokaturiko 17 partidetatik 14 irabazita, taldeak ikuskizun bikaina eskaini zien zaleei. Meritu handiko garaipenak Europako talde handien aurka, besteak beste, Real Madril, Turkiako bi taldeak (Fenerbahçe eta Efes) edo Maccabi.
Endesa Ligako datuak
28 garaipen eta 6 porroteko balantzearekin, 04-05 denboralditik gertatzen ez zen marka, Endesa Ligako denboraldi erregularra sailkapeneko bigarren postuan amaitu zuen Cazoo Baskoniak. Talde erreferenteetako bat, denboraldi erregularra bost atal estatistikoen (balorazioa, puntuak, asistentziak, hiruko jaurtiketak eta 3J%) lidertzan amaitu zuen.
Pabiloia gotorleku bihurtzen zuten taldeak eta zaleek. Bartzelonak, Tenerifek eta Joventutek bakarrik irabazi zuten Zurbanoko pabiloian.
Errekorren denboraldia
Errekorren liga erregularretan, euskal taldeak ilusioa itzuli zien Baskoniako zaleei , nahiz eta, azken urratsean errematea ematea falta izan den. Urdin-gorriek Endesa Ligako historiako denboraldi erregular batean sartutako hiruko markarik onena ezarri zuten (419). Gainera, aurretik klubak erregistratutako markarik onenak gainditu ziren; bederatzi aldiz gainditu ziren 100 puntuko langa, 33 asistentzia eman ziren Euroleagueko partida batean, 120 puntuak gainditu ziren Europako txapelketako norgehiagoka batean eta 19 hiruko erdietsi ziren Euroleagueko lehia bakar batean.
Banakako atalean, Cazoo Baskoniako hiru jokalarik gainditu zituzten orain arteko markarik onenak. Darius Thompsonek 16an jarri zuen Europako txapelketako partida batean banatutako asistentzien muga. Erreskadan 15 jaurtiketa libre sartu zituen Daulton Hommesek, Macijauskasen zenbakiak gaindituz. Markus Howardek 9 hiruko sartu zituen Europako txapelketako partida batean.
Zaleekin batera, ibilbideaz gozatu du euskal taldeak. Ia 9.000 ikuslerekin, Endesa Ligako bigarren sarrerarik onena sinatu du Buesa Arenak. Orain arte Zurbanoko klubean gertatu gabeko gertakari batean, ia hiru neurketetan saldu dira sarrera guztiak.