Igande honetan abiatuko da Campusaren XIII. edizioa, 25 herrialde desberdinetako 520 gazteren parte hartzearekin.
Gaur goizean egin da aurten hamahirugarren edizioa beteko duen Nazioarteko Campusaren aurkezpen prentsaurrekoa. Baskoniak antolaturiko ekitaldiak 75 parte hartzailerekin hasi zuen bere ibilbidea eta gaur egun 480 gazte baino gehiago ditu.
Aurkezpenean, Luis Querejeta, 5+11 Fundazioko zuzendaria eta David Gil, Campuseko zuzendaria, izan dira.
Querejeta pozik azaldu da aurtengo edizioak izan duen oihartzunarekin: “Oso pozik gaude XIII. edizio honek izan duen inpaktuarekin, marka guztiak hautsi baitira 25 herrialdetako 520 parte-hartzailerekin”.
Bestalde, Gilek datozen egunetan landuko diren programen inguruko argibideak eman ditu: “Campusaren ezaugarri nagusia alderdi teknikoan hiru programa dira: banakako teknikari buruzkoa, hobekuntza espezifikoei buruzkoa eta joko kolektiboari buruzkoa”.
Campus hau bere eremuko garrantzitsuenetako bat da eta pozik egon daiteke Gasteiztik igarotzen diren gazte askok beste edizio batzuetan errepikatu egiten dutelako. Instalaziorik onenean egunero zortzi orduko hobekuntza lan handia egiteaz arduratzen diren entrenatzaile, koordinatzaile, monitore, fisioterapeuta eta pista buruek osaturiko talde handi bat du campusak.
Astebetez, parte-hartzaileek banakako teknikak eta hobekuntza espezifikoko entrenamenduak, talde-jokoko programa, 5x5eko txapelketak, jaurtiketa hobetzeko entrenamendu espezifikoak eta hitzaldi informatiboak izango dituzte. Horrez gain, igerilekuaz, txangoez eta elkarbizitza aberasgarriaz gozatu ahal izango dute. Campuseko esperientzia, azken festa batekin amaituko da.
Egun horietan, jantokirako egokitutako gunean, jolasgunean, telebista gunean eta atseden gunean denbora libreaz gozatu ahal izango dute parte hartzaileek. Gainera, Arabako hiriburuan dauden denbora guztia aprobetxatzeko helburuarekin, Nazioarteko Campusak bestelako jarduera mota batzuk ere antolatzen ditu.
Igande honetan, ekainak 25, hasiko 2023ko Campusa, 520 parte hartzailerekin. Aurtengoan, parte hartze errekorra biziko da.