Kaunaseko Final Fourrerako sarrerak hurrengo urtarrilaren 17an jarriko dira salgai, goizeko 9:00-tatik aurrera
2023 eta 2024ko Final Fourrak non jokatuko diren argitzera eman du Euroleaguek. Lehenengoa Kaunasen (Lituania) jokatu da eta bigarrena Berlinen (Alemania). Hurrengo maitzaren 19tik 21ra, Zalgirio Arenak txapelketako lau talderik onenak hartuko ditu. Hainbeste itxaron ondoren, Lituaniak badu bere Final Fourra.
www.f4tickets.com webgunean lortu ahal izango dira Kaunaseko ekitaldirako sarrerak. Hauek urtarrilaren 17an jarriko dira salgai, goizeko 9:00-tatik aurrera. Prezioak 225€ eta 515€-ren bitartean egongo dira, jokatuko diren lau partidak haintzat hartuta.
Europako pabiloi berrituenetakoa da Zalgirio Arena eta 15.000 zaleendako tokia du.
2024ko Final Fourra Berlinen jokatuko da, Mercedes-Benz Arenan hain zuzen ere. Euroleague sortu zenetik, hiru Final Four jasoko dituen lehen hiria bilakatuko da Berlin. 2009 eta 2016. urteen ondoren, 2024. urtean saskibaloirik onena alemaniako hiriburura itzuliko da. Bertako pabiloiak 14.500 zaleendako tokia du.