Europako Saskibaloi Txapelketarik nagusienak Play-in-aren berritasuna izango du.
2023-24 denboraldian txapelketa jokatuko duten 18 taldeak definitu ditu Euroleaguek. Pasaden denboraldiko 18 taldeek errepikatzen dute. Berritasun nagusiena, azken momentura arte emozioa ekarriko duen, Play-in-a izango da.
Taldeen zerrenda: ALBA Berlin, Anadolu Efes Estambul, As Monako, Saski Baskonia, Izar Gorria, EA7 Emporio Armani Milan, Bartzelona, FC Bayern Munich, Fenerbahce Beko Estambul, LDLC ASVEL Villeurbanne, Maccabi Playtika Tel Aviv, Olympiakos, Panathinaikos, Partizan Mozzart Bet Belgrade, Real Madril, Valentzia, Virtus Segafredo Bologna eta Zalgiris Kaunas.
Playoff-ei begira emozio gehiago izan dezan, txapelketak berritasun nagusi bat izango du. Play-in baten bitartez, fase erregularra zazpigarren eta hamargarren postuan artean amaitu duten taldeek, playoff-etarako azken bi postuak jokatuko dituzte.
Zazpigarren eta zortzigarren postuan amaitu dutenek, beraien artean partida bat jokatuko dute eta irabazleak final-laurdenetarako txartela lortuko du. Bederatzigarren eta hamargarren postuan amaitu dutenek ere beraien artean jokatuko dute. Irabazleak, zazpigarrenaren eta zortzigarrenaren arteko lehia galdu duen taldearen aurka jokatuko du final-laurdenetako azken txartela jokoan dagoelarik. Aldiz, galtzaileak agur esango dio txapelketari. Sailkapenean gorenen dauden taldeek izango dute alde kantxa faktorea.