Kirol zuzendari gasteiztarrak komunikabideekin batera aztertu du denboraldia.
Denboraldia amaituta, Felix Fernandez, Baskoniako kirol zuzendariak urtearen balantzea egin du komunikabideekin batera Bakh-eko kirol hirian. Urdin-gorriarentzat, “gora-beherako denboraldia izan da, momentu on eta txarrekin”.
Endesa Liga aztertuta, Fernandezek badaki taldea eta kluba ez direla Baskonia bezalako erakunde batengandik espero den mailan egon. “Endesa Ligako Errege Kopan eta PlayOff-ean ez egotea etsigarria da eta autokritika egitera garamatza. Etxeko txapelketan gertatu dena barneratu, ulertu eta zuzendu behar dugu, eta arreta eta kontzentrazio handiagoa eskaini datorren denboraldian”,, adierazi du Felixek.
EuroLeague-ari dagokionez, kirol zuzendari urdin-gorriak arrakastatsu eta apartekotzat jo du. “PlayOff-ean 5 urteren ondoren sartzea oso arrakastatsua da. EuroLeague geroz eta gogorragoa da, ekonomikoki gero eta indartsuagoak diren taldeekin”, nabarmendu du. “Onenen aurka lehiatu gara eta etxetik kanpo aurreko denboraldian baino neurketa gehiago irabazi ditugu, eta oreka horrek zortzi talderik onenen artean egoten lagundu digu”.
2023-24 denboraldian zaleek emandako erantzuna ere positibotzat jo du agintari gasteiztarrak. Bere balorazioa amaitzeko, Endesa Ligan eta EuroLeague-n aurreko denboraldiarekin alderatuta edukieran izandako gorakadaren balioa jarri du mahai gainean. “Taldearen eta zaleen arteko elkartasuna funtsezkoa izan da Buesa Arenan neurketa asko irabazteko, eta klub gisa, oso eskertuta gaude eman digute babesarekin”.