Komunikatu ofiziala: TD Systems
Saski Baskonia SADk jakinarazi du TD Systems (TEDUIN, S.A.) enpresak 2020ko uztailean 2020/21 denboralditik 2023/24 denboraldira (biak barne) sinatutako babesletza-kontratua bete ez duenez, kontratua suntsiarazi egin behar izan dela. Klubak eskerrak eman dizkio TD Systemsi hilabete hauetan egindako lanagatik, eta zorterik onena opa dio etorkizunean.