Komunikatu ofiziala: COVID-19
Beste Covid-19 kasu positibo bat erregistratu da beraz, guztira,TD Systems Baskoniaren baitan bost pertsona daude kaltetuta. Kaltetuek, ezarritako protokoloari jarraituz, etxean isolatuta jarraitzen dute, eta Baskoniako zerbitzu medikoek egunero gainbegiratzen dute haien eboluzioa. Taldeko gainerako kideek negatibo eman dute azken egunetan egindako PCR proba guztietan, eta pixkanaka ekingo diote jarduerari.