ARABA GUNEA
Asteburu honetan, Araba Gunean izan da Vicente Abreu Elkarteen Federazioa. Vicente Abreu Elkarteen Federazioak lanean dihardu urritasun psikikoak, fisikoak eta/edo sentsorialak dauzkaten eta desgaitasuna eragiten dieten talde edo pertsonak gizarteratzearen alde. Gonbidapen honekin, foru aldundiak erakunde horrek patologia horiek dituzten pertsonen alde egindako ekarpena nabarmendu nahi du.