ARABAKO GORRAK ELKARTEA

Arabako Gorrak elkarteko kideak izan ditugu gaur Araba Gunean.   Arabako Gorrak elkarteak, borondatezkoen bidez, entzumen urritasunen bat dutenen alde egiten du lan. Horiek horrela, Arabako gizartearen esku jartzen ditu beharrezko bitartekoak, pertsona horien gizarteratzea benetakoa eta eraginkorra izan dadin.

BESARKA

BESARKA familien premia batengatik sortu zen: harrerak sortzen dituen egoerei erantzuna emateko elkarlanean jardun beharra, elkarrekiko laguntzaren eta autolaguntzaren inguruan antolatzea ezinbestekoa delakoan. Erakunde horrek, besteak beste, honako hauek aldezten ditu: harrerako haurren eskubideen defentsa, gurasoei eta harrera egiten duten familia eta pertsonei laguntzea eta haien eskubideak defendatzea, familia harreraren figura juridikoa sustatzea eta harrera…

Diabetesaren Arabako Elkartea

Erakunde honen helburua da esperientziak partekatzea eta laguntza eraginkorra ematea, baita babesa, baliabideak eta aholkularitza ere, hau da, azken finean, gaixotasun horrek erasandako pertsonen bizi kalitatea hobetzea. Aldundiak eskerrak eman nahi dizkio Diabetesaren Arabako elkarteari helburu horiek lortzeko gure lurraldean egiten duen ekarpen handiagatik.

SECOT–ARABA

Secot–Arabak 25 bazkide ditu. Enpresa mundutik gatozen boluntario erretiratuak gara: ingeniariak, ekonomialariak, abokatuak, informatikariak, funtzionario publikoak, enpresa zuzendariak, medikuak, enpresaburuak… Gure helburua da urteak joan urteak etorri gure lanbideetan lortu dugun eskarmentua beste batzuei jakinaraztea

AFA – ARABA

AFA-ARABA elkartea dementzia dutenen eskubideen eta duintasunaren alde lan egiten du, eta familiei laguntza ematen die, bizi baldintzak, zaintza, laguntza, babesa eta gizarteratzea hobetzeko. Laburbilduz, Araban dementzia duten pertsonen arretan funtsezko gizarte lana sustatzen du.

Arabako Foru Aldundiak gonbidatuta, “Hirukide” Araba Gunean izan da.

Hirukide Euskadiko Kide Ugariko Familien Elkarteen Federazioa da. 1999an sortu zen, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako elkarteak (Ausarki, Lasterbide eta Liluraldi elkarteak, hurrenez hurren) batzearen ondorioz, eta helburu dauka kolektibo honen eskubideak defendatzea politika, erakunde, gizarte, komunikabide, enpresa eta bizitzaren arlo guztietan. Egun Gasteizen egoitza daukan Federazioak 8.300 bazkide (familia), hots, 45.000 lagun inguru ditu.

ITXAROPENA

Itxaropena elkartea irabazi asmorik gabeko erakundea da eta haren helburua da ikusmen desgaitasun larria duten pertsonak familian, gizartean, eskolan eta lanean integratzea bultzatzea, eta, horretarako, laguntza ematen die ikusmen desgaitasuna duten pertsonei eta haien senideei.     .