David Gil: “Kanpus honen arrakastak, kanpusa eraikitzeko behar den lan gogor eta maitasunean oinarrituta dago ”
EDP Saskibaloi Kanpus Internazionalaren seigarren edizioa hurrengo ekainak 29an hasiko da. Lagun berriekin 15 eguneko elkarbizitza, etengabeko ikaskuntza eta batez ere, goi mailako saskibaloia. Nahiz eta sei urte bakarrik izan, Kanpus hau erreferente bihurtu da bere mailan. Dena dela, gazteentzat esperientzia ahaztezina izateko helburuaz, organizaziotik urtez urte berrikuntza ugari ezartzen dira.