Europako txapelketan zifra honetara bizkorren iritsi den jokalaria bihurtu da talde arabarreko joko antolatzailea
Orain arteko Euroleagueko bere partidarik onena jokatu zuen atzokoan Darius Thompsonek. Pasaden urriaren 6an Europako txapelketan debuta egin zuenetik, 31 partida behar izan ditu 200 asistentzietara iristeko. Horrela, Euroleagueko historian zifra horretara bizkorren iritsi den jokalaria bihurtu da. Atzo egindako norgehiagokarekin, Ed Cotak, 35 partidetan 200 asistentzia, zuen marka ondu zuen.
Alba Berlinen aurka 21 puntu, 11 asistentzia, 4 errebote eta 38-ko balorazioa eginez amaitu zuen joko antolatzaile estatubatuarrak. Zenbaki hauekin, Euroleagueko partida batean balorazio onena jaso duten baskoniako jokalarien top 10ean sartu da. Neurketa bakoitzeko 6,6 asistentzia emanda, txapelketako asistentzia emaile onena da Darius Thompson.