Saski Baskoniak kontinente zaharreko talde onenen artean beteko du bere hogeigarren denboraldia.
Euroleague-k 20 urte bete ditu eta hasieratik Saski Baskonia izan da protagonista. Gasteizko klubak orain arteko edizio guztietan parte hartu du, beste hiru erakundeekin bat. Bi hamarkadako historian, baskonismoa saskibaloiaren erreferentea izan da kontinente zaharrean.
Turkish Airlines EuroLeague-k bi hamarkada bete ditu, eta Saski Baskonia beti izan da protagonista. Gasteizko taldearekin batera, hiru talde gehio dira edizio guztietan parte hartu dutenak: CSKA Moscow, Olympiacos eta Fc Bartzelona. 20 urte hauetan baskonismoa Europako potentzia handien aurrean lehiatzeko gai izan da, bere ahalmen guztia erakutsiz eta kontinente zaharretik bere zaleei hainbeste poz eman dien Baskonia izaera eramanez.
2000ko urriaren 18an Baskoniak Zagrebeko Cibona mitikoaren aurka jokatu zuen Eurokopako lehen partida. Egun horretatik aurrera, Saski Baskoniak 485 partida jokatu ditu Europako txapelketa nagusian. CSKA Moscow (492) eta Fc Bartzelona (491) taldeek baino ez dute partida gehien jokatu. Gainera, 39.190 punturekin, Gasteizko taldea puntu gehien lortu dituen bigarren taldea da, eta hirugarrena balorazioan, 43.005 punturekin 20 urteko historian.
Gasteizek, 250.000 biztanle dituen hiri txiki honek, 20 urte daramatza Europako saskibaloirik onenaren erreferente izaten eta Europa osoko metropoli handiekin lehiatzen. Bi hamarkada hauetan, saskipeko kirolaren une garrantzitsuen epizentroa izan da euskal hiriburua. Buesa Arenan, Baskonia sentimenduaren tenpluan, borroka handi eta epikoak izan dira, eta beti egongo dira zaleen gogoan.
20 urte hauetan, Saski Baskoniak une ahaztezinak bizi izan ditu Turkish Airlines EuroLeague-n. Gasteizko taldeak sei Final Four jokatu ditu azken bi hamarkadetan, eta txapeldunaren garaikurra irabazteko lehian gehien aritu den taldeetako bat da. Lehen aldia 2001ean izan zen, Boloniako Kinder mitikoaren aurka. Ondoren iritsi ziren Moskuko Final Four (2005), Praga (2006), Atenas (2007), Madril (2008) eta 2016an Berlinen.
Saski Baskoniak Turkish Airlines EuroLeagueko formatu berrian hasiko du bere laugarren denboraldia, eta beti egon da 8 onenen artean, bost taldek bakarrik esan dezakete hori. Datorren ostiralean (21:00etan), TD Systems Baskoniak bere hogeigarren denboraldiari hasiera emango dio Europako saskibaloi elitean. Dusko Ivanovicen agindupean, EuroLeagueko talde baten aulkietan 17. denboraldia egingo duen aditu batekin, Saski Baskonia kontinente zaharreko beste potentzia handi batzuen aurka lehiatzera itzuliko da aurten ere.