Endesa Ligako fase erregularreko etxeko azken lehian Buesa Arenak itxura bikaina izango du.
Sailkapeneko bakarkako lidertzaren borrokan, Cazoo Baskoniak FC Bartzelonaren bisita jasoko du igande honetan, maiatzak 14 (18:30). Duela lau jardunalditik lehen postuaren lehian dauden bi aurkari zuzenen arteko norgehiagoka. Buesa Arenak itxura bikaina izango du, txapelketako bere bigarren sarrerarik onena erregistratuz.
Zurbanoko Pabiloian jokatuko den fase erregularreko azken partidan, saskibaloi festa espero da. Baskonia zaleek erantzun egin dute eta I, II eta III. sektoretako sarrerak agorturik daude. Sarrerak lortzeko aukera bakarra Buesa Arenako IV. sektorean dago.
Ikuskizuna bermatua dagoelarik, baskonia zaleak beste arratsalde ahaztezin baterako prestatzen ari dira. BAKH-en egingo den partida atarikoarekin hasiz, eta bi taldeen aurkezpenean proiektatuko den videomapping-arekin jarraituz. Honez gain, pabiloira etortzen diren guztiei McDonald´s-eko menua oparituko die Baskoniak, inoiz egin ez den ekintza batean.
Ez itxaron, eta denboraldi honetako ekintza nagusienetariko baterako sarrerekin egin zaitez!
[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]