Abraham Mateoren musikarekin girotuta, Buesa Arenak Euroleagueko beste gau magiko bat biziko du.
Baskoniako 2.000 zalek baino gehiagok eskuratu dituzte Zurbanoko pabiloian jokatuko den Euroleagueko hurrengo partidarako sarrerak. Datorren azaroaren 24an (20:30), Europako txapelketako hamargarren jardunaldiari dagokion neurketan, Baskoniak Monakoren bisita jasoko du. Egun berezi bat non Abraham Mateo nazioarteko artistak kontzertu paregabea eskainiko duen. Gainera, norgehiagokara bertaratzen diren guztiek Enrique Tomasen “Tomasones” ogitarteko ospetsuak dastatu ahal izango dituzte.
Aste eta erdi falta da Buesa Arenan saskibaloiz, musikaz eta dibertimenduz betetako beste gau magiko bat bizitzeko. Zurbanoko erakundeak ikuskizunaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, zaleak harritzeko moduak bilatzen, saskibaloitik haratago doazen ekitaldi paregabeak sortuz eta zaleen aldetik erantzun bikaina lortuz.
Datorren ostiralean, azaroak 24, zale urdin-gorriek itxaroten diharduten beste ekitaldi handi bat iritsiko da. Bertan, Europako saskibaloirik onenaz gozatzeko aukera izango da, Abraham Mateo artista espainiar berritzaileenetako baten kontzertuarekin batera.
Sarrerak 19€-tik (helduak) eta 13€-tik (haurrak) aurrera lortu daitezke.