Atzo, Laboral Kutxa eta Fenerbacheren aurkako partidua baino lehen, Jordi Bartomeuk (Euroleague-ko mandatari nagusia) oroitzapenezko plaka bat entregatu zion Josean Querejeta Saski Baskoniaren Presidenteari. Buesa Arenako prentsa aretoan eman zen ekitaldi honekin, Baskoniak lehiaketa kontinentalean jokatutako 300 partiduak goratu nahi izan ziren.
Baskoniaren Euroleague-ko lehen neurketa (2000ko urriak 26, Cibona) markoztatu da plakan. Honetaz gain, hainbat argazkirekin, ibilbide europarreko momentu azpimarragarrienak presente daude.
Gauzak horrela, FC Bartzelona ondoren, Baskonia da Euroleague-an partidu gehien jokatu duen taldea.
Bertomeuk azaldu zuen bezala, Euroleague-an Baskonia bezalako talde konstanteak nahi dituzte. “Argi dago, Baskonia erreferente bat da Espainia eta Europa mailan” adierazi zuen.
“Halako errekonozimendu bat hunkigarri da. Oso zaila den eszenatoki honetan borroka egitera animatzen gaitu” esan zuen Josean Querejetak.