19 puntu eta 16 asistentziekin, partida bikaina jokatu zuen joko antolatzaile estatubatuarrak
Euroleagueko jardunaldiko jokalaririk onena izendatu dute Darius Thompson. Anadolu Efes egungo txapeldunaren aurka lortutako garaipenean 36 puntuko balorazioa lortu zuen. Zaleen aurrean, denboraldiko partidarik onena jokatu zuen joko antolatzaileak.
16 asistentziekin, Euroleagueko partida batean inoiz Baskoniako jokalari batek emandako asistentzia errekorra ondu zuen. Zirrara handiko neurketa batean, 19 puntu eta 6 errebote ere lortu zituen.
Thompsonek erakutsitako jokoa erabakigarria izan zen Euroleagueko 12. garaipena erdiesteko. Zorionak Darius!
[/vc_column_text][/vc_column][/vc_row]