15 mila zale baino gehiago izan ziren Cazoo Baskonia eta Bartzelonaren arteko lehian.
Beste saskibaloi gau magiko bat bizi izan zen atzokoan Zurbanoko Pabiloian. Giro bikain batean, 15.208 zale egon ziren Cazoo Baskonia eta Bartzelonaren arteko partidan.
Unicajaren aurkako Opening Game-aren (15.501) eta Real Madrilen aurkako partidaren (15.504) ondoren, denboraldiko hirugarren sarrerarik onena izan zen. Zifra honekin, Endesa Ligaren historiako bederatzigarren asistentzia markarik onena eta klubaren historiako bosgarren markarik onena ezarri zen.
Atzokoan, Buesa Arenak beste gau bikain bat bizi izan zuen milaka zale urdin-gorriekin. Klubetik eskerrak eman nahi dizkiegu partidara etorri ziren baskoniako jarraitzaile guztiei. 15.208 aldiz, Mila esker!