Hegaleko urdin-gorria, EuroLeagueko denboraldi batean hiruko gehien sartu dituen jokalaria bihurtu da.
Turkish Airlines EuroLeagueko 23/24 denboraldia amaituta, txapelketa kontinentaleko urte bakar batean hiruko gehien erdietsi dituen jokalaria bihurtu da Markus Howard. Pasaden martxoaren 19ean, Partizanen aurka, 109 hirukoetara iritsi ondoren, Markusek 17-18 denboraldian Alexey Shevedek ezarritako marka gainditu zuen (107).
Denboraldia amaitu arte, Baskoniako jokalariak beste 39 hiruko gehiago erdietsi zituen, errekor berria 148an finkatuz. Markusek, Europako elitean egin duen bigarren denboraldian, EuroLeagueko historian tokia egin du. Era berean, 23/24 urtea lehiaketa osoko saskiratzaile nagusi gisa bukatzea lortu zuen, neurketako 19.5 puntu lortuta.