Buesa Arenak gau magiko bat biziko du Paris Basketballen aurkako neurketan.
Astebete baino gutxiago gelditzen da gure historia Buesa Arenaren gorenera igotzeko, eta dagoeneko, 13.000 zale urdin-gorri baino gehiago dira ekitaldia galdu ez nahi dutenak. Datorren abenduaren 27an, 20: 30etatik aurrera, Baskoniak eta Paris Basketballek jokatuko duten norgehiagokan, gau ahaztezina biziko dugu gure palmaresaren goratze ofizialarekin, klubaren ibilbidea markatu duten tituluak omenduko dituen zeremonia berezia.
Baskoniaren lorpen guztiak Zurbanoko pabiloiaren goialdean geldituko dira:
– ACB-ko 4 Liga (2002, 2008, 2010 eta 2020)
– 6 Errege Kopa (1995, 1999, 2002, 2004, 2006 eta 2009)
– ACB-ko 4 Superkopa (2005, 2006, 2007 eta 2008)
– 1996ko Europako Errekopa historikoa, Europako saskibaloiaren mapan jarri gintuena.
– Eta gure partaidetza ahaztezinak Moskuko (2005), Pragako (2006), Atenaseko (2007), Madrilgo (2008) eta Berlineko (2016) Lauko Finaletan. 2001eko Bolognako Kinderren aurkako final handia ere bertan izango da.
Datorren abenduaren 27an, 20:30etatik aurrera, milaka zale izango dira lori urdin-gorriaren lekuko. Euroleagueko jardunaldi berri batean, Tiago Splitterren, Baskoniako legendaren, itzulerak ere protagonismoa hartuko du. Oraindik garaiz zabiltza sarrera bat eskuratzeko.