Joan Peñarroyaren gizonek marka berria ezarri dute Euroelagueko fase erregularreko azken-aurreko jardunaldian Asveli 120 eta 100-eko markagailuarekin irabazi ostean.
Asvelen aurka, talde arabarrak inoiz Euroleagueko partida batean saskiraturiko puntu marka berria ezarri du 120-rekin. Aurreko errekorra pasaden azaroaren 3an ezarri zen, Maccabiri 116 eta 87-ko markagailuarekin irabazi ostean. Denboraldi honetan, birritan gainditu dute talde arabarraren puntu-markarik onena Joan Peñarroyaren gizonek.
Talde gasteiztarrak garaipen garrantzitsua lortu du 33. jardunaldiz Europako txapelketako zortzi talderik onenen artean mantentzeko. Cazoo Baskoniak bere esku du PlayOff-ean sartzea. Euroleagueko fase erregularreko azken partida erabakigarria Olinpiakosen aurka jokatuko dute arabarrek.