Buesa Arenak denboraldiko hirugarren asistentziarik onena sinatuko du Endesa Ligan.
Baskonia Buesa Arenara itzuliko da, geldialdiaren osteko Endesa Ligako lehen neurketa jokatzeko Zurbanoko pabiloian. Igande honetan, 18:30etan, Dusko Ivanovicen gizonek Bartzelonaren bisita jasoko dute PlayOff-ei begirako norgehiagoka inportant batean, non, Buesa Arena faktoreak garrantzi handia hartuko duen.
Talde urdin-gorriak 12.500 arima baino gehiagoren babesa izango ditu, elkarrekin, Endesa Ligako garaipen berri bat erdiesteko. Buesa denboraldiko hirugarren asistentzia hoberenerantz doa etxeko lehiaketetan. Bertan, neurketa handi bat bizitzeaz gain, bertaratzen direnek ikuskizun bisual bat izango dute, atarikoan, egingo den mosaiko urdin-gorriarekin. Honez gain, atsedenaldian Razkinek musika emanaldia eskainiko du.
Datorren martxoaren 10ean emozioz eta saskibaloiz betetako arratsalde bat biziko dugu berriro Buesa Arenan, Baskonia eta Bartzelonaren arteko norgehiagokarekin. Bertan, zaleek eta taldeek indarrak batuko dituzte PlayOff-ari begira funtsezko garaipena lortzeko.