PlayOff-ari aurre egin baino lehen girorik onena sortzeko asmoarekin, fase erregularreko azken-aurreko partidarako prestatzen ari da Buesa Arena.
Zurbanoko Pabiloian jokatuko den Endesa Ligako fase erregularreko azken norgehiagokara begira, baskonia zaleak taldearekin bat egiten ari dira. 20 egun falta dira, maiatzaren 14-an (18:30) Bartzelonak Buesa Arena bisitatzeko eta dagoeneko 11.000 jarraitzaile baieztatuta daude norgehiagoka hau zuzenean ikusteko.
Denboraldi honetan, taldearen gotorleku izaten ari da Buesa Arena. Etxean jokaturiko Endesa Ligako 14 partidetatik, 13 irabazi dituzte Joan Peñarroyaren gizonek. Zaleek Cazoo Baskoniaren garaipenekin gozatu dute eta datorren maiatzaren 14-rako, denboraldiko sarrerarik onenetarikoa espero da. 20 egun gelditzen direnean, hainbat sektoretan sarrerak agortuta daude.
Sailkapenaren gorenean, une honetan, Sarunas Jasikeviciusek zuzentzen duen taldearen garaipen eta porrot berberekin ageri da talde arabarra. Emozio handiko lehia espero da, Endesa Ligako fase erregularra lidertzan amaitu nahi duten bi taldeen artean.
Beste arratsalde ahaztezin baterako prestatzen ari dira baskonia zaleak. Ikuskizuna bermatuta dago. Video mapping-az gain, hurrengo egunetan iragarriko diren beste hainbat ekintzez gozatu ahal izango da.
Ez galdu datorren maiatzaren 14-ko lehia!